Nor Gara?
Tipografika zerbitzu grafiko eta editorialak ematen dituen estudio independentea da. Langile gutxi gara, baina eraginkorrak eta diziplina anitzekoak. Gainera, behin-behineko laguntzaile talde handia dugu, urteetan gure karrerak bide ezberdinetatik eraman ostean.
Baina orain indarrak batu ditugu, eta erabilera askoko taldea sortu dugu, erronka berrietara egokitzeko gai dena egitasmo hau abian jartzeko. Tipografikaren bitartez, gure lanbidea garatu nahi dugu, eta aldi berean, osotasunean identifikatu berarekin.
Ez da garrantzitsua helburua bakarrik, modua ere bada. Hori dela-eta, hurbila den enpresa baten aldeko apustua egiten dugu, gure bezeroak lasai eta konfiantzaz senti daitezen, eta distantzia laburrak emaitza onak erraz ditzan. Enpresa eraginkorra nahi dugu, eta entzuten jakitea da besteengana heltzeko modurik onena. Horregatik, Tipografikan egunero lan egiten dugu gure gaitasunak hobetzeko.
Pertsonekin eta ingurugiroarekin konpromisoa duen enpresa nahi dugu ere bai, eta horregatik, mundua hobeto funtzionatzeko lanean ari diren irabazi asmorik gabeko elkarte batzuk sustatzen ditugu. Gainera, adibideari jarraitzen diogu eta gure aktibitatea jasangarritasunez daramagu, ingurugiroarekiko errespetuz. Horrez gain, eduki soziala eta kulturala duten kanpaina eta ekitaldien alde egiten dugu.
Eta batez ere, enpresa bizia nahi dugu, hazten dena, mugitzen dena, uneoro eboluzionatzen duena. Kanpoko zein barruko beharrak egunero aldatzen dira, eta ezin gara atzean geratu. Prestakuntza jarraituaren aldeko apustua egiten dugu lehiakortasunari eutsi ahal izateko, baina jakin badakigu hori ezin dugula geuk bakarrik erdietsi: bezeroekin, laguntzaileekin eta lankideekin dugun harremanetik detektatzen ditugu beharrizan berriak, eta horrela dator garapena.
Gure erronka ez da erraza, baina bai biziki interesgarria ordea. Horregatik egunero egiten dugu lan aurrera atera ahal izateko.
Gure zerbitzuen katalogoak fase guztiak hartzen ditu, hasierako sormen-planteamendutik, azken ekoizpenera. Hortaz, gure bezeroen beharren arabera, proiektuaren osoko garapenerako zein fase berezituetan lan egiteko prest gaude.




